Politika -

Gorenaren erabakia

Garzonen aurkako prozesutik kanpo geratu da Falange

Erabaki honen bitartez, Falangea prozesu honetatik kanpo geratuko da. Ondorioz, Garzonen aurkako akusazioa Manos Limpias erakunde ultraeskuindarraren eskuetan geratuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Falange Espainola Baltasar Garzon epailearen aurka hasitako prozesutik kanpo uztea erabaki du. Luciano Varela epaileak hartutako erabakia berretsi egin du Zigor Salak, eta Falangeak aurkeztu zuen helegitea bertan behera utzi du.

Erabaki honen bitartez, Falange Espainola prozesu honetatik kanpo geratuko da. Ondorioz, Garzonen aurkako akusazioa Manos Limpias erakunde ultraeskuindarraren eskuetan geratuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea