Politika -
KATALUNIA
Mas: 'Prozesuarekin jarraitzeko gehiengorik dagoen ikusiko da abenduaren 21ean'
Artur Masen esanetan, izan zuena baino garrantzi handiagoa eman zitzaion independentzia deklarazioari.
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Urriaren 1ean Katalunian abiatutako prozesuarekin jarraitzeko nahikoa indar dagoen ala ez neurtzeko termometro bat izango dira abenduaren 21eko hauteskundeak. Radio Euskadiko 'Boulevard' saioari eskainitako elkarrizketan Artur Mas presidenteak adierazi duenez, independentzia deklarazioa eginda Kataluniako Parlamentuak urriaren 1eko erreferendumeko emaitza bere gain hartu zuen. Hala ere, horren esanetan, "bat ez dago inoiz erabat prestatuta herrialde independente gisa funtzionatzeko". "Egun batean independentzia nagusitu daiteke erreferendum batean, baina horrek ez zaitu de facto herrialde independente bihurtzen; eraiki egin behar da, eta fase horretan gaude", azaldu du. Hori dela eta, datozen hauteskundeetan "aurrera jarraitzeko gehiengorik dagoen ala ez" ikusiko dela uste du Artur Masek.
Kataluniako Parlamentuak independentzia deklarazioa azkarregi egin ote zuen galdetuta, izan zuena baino garrantzi handiagoa eman zitzaiola esan du Masek, baina "egun garrantzitsua urriaren 1a izan zen".
Etorkizuneko aliantzak hizpide, Artur Masek azpimarratu du ezin dela ehuneko ehunean baztertu du ezkerreko alderdien arteko balizko akordioa. "Horrelako gobernuak osatzeko joera dago Kataluniako politikan", esan du. Abenduaren 21eko hauteskundeetako emaitzen zain, Masen hitzetan, bere alderdiaren lehentasuna "ardatz subiranistari eustea" da.
"Pentsa ezkerreko gobernu bat osatzen dela. Zertarako? Autonomia irrigarri hori kudeatzeko? Ez dakit hori ote den Kataluniak behar duen proiektu handia", gaineratu du.