Politika -

Katalunia

Hauteskundeetara bakarrik aurkeztea erabaki du CUPek

Asanbladan parte hartu duten militanteen % 64,05ek horren aldeko botoa eman dute; hautagaitzak hausteko asmoa izango du, eta "ahalik eta zabalena, independentista eta ezkerrekoa" izango da.

CUPek igande honetan hartu du erabakia. Argazkia: EFE.
CUPek igande honetan hartu du erabakia. Argazkia: EFE.
'Errepublika soziala' eraikitzeko hauteskundeetan izatea erabaki du CUPek

0:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUP Katalunian abenduaren 21ean egingo dituzten hauteskundeetan aurkeztuko da, igandeko honetako asanbladak hala erabakita. Bakarrean aurkeztuko da alderdia, eta hautagaitza "ahalik eta zabalena izango da, bai eta independentista eta ezkerrekoa ere, eta hausteko asmo nabarmena izango du". Granollers (Bartzelona) bildutako asanbladak % 64,05eko babesa eman dio aukera horri; hortaz, alderdiak berezko hautagaitza izango du hauteskundeetan.

Anna Gabriel CUPeko diputatuak eta Núria Gibert Secretariat Nacional-eko bozeramaileak itxi dute asanblada. Gabrielek bukaerako agerraldian adierazi duenez, "inposatutako hauteskunde ez-legitimoak" dira abendukoak, baina horietara aurkeztea erabaki dute "Errepublika soziala" eraikitzeko.

Gibertek, bestalde, azpimarratu du Crida Constituent (CC) hautagaitza osatzen duten beste erakundeekin batera aurkeztuko direla, 2015eko irailaren 27an egin bezala. "Herritarren batasuna beti izan da CUPen bizkarrezurra", azaldu du. Hautagaitza apurtzailea izango dela esan du, eta aurreratu du bidelagun izan nahi dituztela "urriaren 1eko erreferedumaren emaitzak onartu eta burutu nahi dituzten horiek eta agenda soziala atzeratu nahi ez duten horiek".

Ildo horretan, Gabrielek bi mezu zabaldu ditu: Lehenengoa En Comuri, eta bigarrena Generalitateko Gobernuan egonda Gabrielen hitzetan Kataluniako indepedentzia burutzeko gai izan ez direnei. "Gure ahotsa klabea izango da euren burua subiranistatzat izanda "ez indepedentzia aldarrikapena ezta 155 ere" defendatzeko arazoa izan ez dutenen aurreran. Nolatan berdindu daiteke Estatu autoritario eta faxista baten errepresioa erreferendum baten emaitza gauzatzeko asmoarekin?", leporatu die Ada Colauren eta Xavier Domènechen alderdiari.

Halaber, CUP klabea izango da "boterea nola lortu argi ez zuen independentismoaren aurrean", esan du Gabrielek PDeCAT eta ERC alderdiei zuzenduta. CUPen hitzetan, Kataluniako Gobernuko kideek ez zituzten prest beharrezko azpiegiturak eta estrategiak urriaren 1eko emaitzak bideratzeko.

Bi bozketa

Alderdia nola aurkeztuko den zehaztu baino lehen, CUPen asanbladak erabakia zuen, botoen % 91,63rekin, hauteskundeetan parte hartzea. CUPen iturriek Europa Pressi azaldu diotenez, militanteek boto-txartela bakar batean bozkatu dituzte aukera guztiak, bi bloketan banatuta: lehenean, 'bai' ala 'ez' esanez, honako galdera honi: 'Abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztearen alde al zaude?'; bigarrenean, beste hiru balizko aukerak zeuden.

Hain zuzen, bozkatu duten bigarren blokean ‘aurreko galderan baiezkoak irabaziko balu’ egongo liratekeen hiru proposamenak agertzen ziren, eta militanteek aukera zuten bozkatzeko lehen blokean erabakitakoa kontuan izan gabe ere. Europa Pressek boto-txartela ikusi ahal izan du; baiezkoak argi irabazi du.

Hau da, militanteek aukera zuten ‘ez’ bozkatzeko lehen galderan, baina, hala ere, hautatu ahal zuten bigarren blokeko hiru proposamenetako bat, gerta zitekeelako lehenean 'baiezkoak' irabaztea. Horrela, % 91,63k eman dute aurkezteko aldeko botoa, % 7,83k kontrakoa, botoen % 0,36 zuriak izan dira, eta % 0,18 baliogabeak.

Orain, lurralde-asanbladek aurkeztu beharko dituzte hauteskunde-zerrendan joango diren hautagaiak; Europa Pressi alderdiko iturriek esan diotenez, aurreko legealdian zeuden diputatuetako askok ez dute errepikatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur CUP azken ordukoa