Politika -

Katalunia

ANCk, zerrenda bateratua bultzatu behar ote duen erabakitzeko kontsulta

Bestalde, Democrates de Catalunyako kideen % 93k ERCrekin batasun bat osatzea babestu dute barne kontsulta batean, zerrenda bateratua aurkeztea posible ez baldin bada.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANCk “premiazko galdeketa” bat jarri du martxan ostiral honetan, A21eko hauteskundeei begira “bloke soberanistaren zerrenda bateratua” bultzatu behar ote duen erabakitzeko.

Bazkideek botoa eman ahal izango dute erakundearen webgunean datozen 24 orduetan, eta bozketa larunbat honetan, 15:00etan, itxiko da, agiri batean azaldu duenez.

Agusti Alcoberro erakundeko presidenteordeak hautagaitza bateratu baten aldekoak zirela esan zuen ostegunean. Nahiz eta alderdi independentista batzuen erreparoak onartu, oraindik osatzea “bideragarria” dela adierazi zuen Alcoberrok. Hala ere, azken hitza erakundeko bazkideek izatea erabaki du ANCk.

Democratesen oinarriak, ERCrekin batzearen alde

Bestalde, Democrates de Catalunyako kideen % 93k ERCrekin eta zentro-ezkerreko beste alderdi soberanista batzuekin batasun bat osatzea babestu dute barne kontsulta batean, A21ean zerrenda bateratu independentista aurkeztea posible ez baldin bada.

Democratesek Junts pel Si koalizioan parte hartu zuen 2015eko hauteskundeetan, CDCrekin eta ERCrekin batera. “Zeharkako” zerrenda baten aldeko apustua egin du orain.

Democratesek nahi duen zerrenda alternatiboan, ERCz gain, PSCren bi zatiketa soberanista agertzen dira: MES eta Avancem, baita profil independenteak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur