Politika -
Katalunia
Puigdemont: 'Hautagai izateko prest nago, baita atzerritik ere'
“Ihes egin” ez duela azpimarratu du presidentak. “Benetako Justiziaren aurrean” erantzun nahi duela esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Carles Puigdemont presidenta abenduaren 21eko hauteskundeetan hautagai izateko ?prest? azaldu da, ?baita atzerritik ere?.
Belgikako RTBF telebista publikoak buruzagiari elkarrizketa egin dio eta gaueko albistegian osorik emango du. Justiziatik ?ihes egin? ez duela adierazi du Puigdemontek. Belgikara defentsa prestatzeko joan dela erantsi du.
?Ez dut ihes egin, baina ezinezkoa da defentsa ongi prestatzea?, esan du Puigdemontek.
Epaileen aurrean izan nahi duela azaldu du Puigdemontek, baina ?benetako Justiziaren aurrean (Belgikakoa), ez Espainiako Justiziaren aurrean?.
Indarkeria saihesteko
Indarkeriaren eztanda saihesteko Belgikara joan zela ziurtatu du presidentak. ?Indarkeria ez da sekula aukera bat izan guretzako?, nabarmendu du.
?Kataluniako politika belgikar? bihurtu nahi ez duela ziurtatu du agintariak. Horregatik, Belgikako arduradun politikoekin bildu ez dela erantsi du.
?Espainiaren errespetua eta aintzatespena lortu nahi dugu?, gaineratu du.