Politika -

Katalunia

Artur Mas: 'Auzitegiak eta indarkeria erabiliz ez da gatazka konponduko'

"Euren defentsa legitimoaren estrategiaren barruan" kokatu du Puigdemonten eta kargugabetutako bost kontseilariren erabakia, alegia, Auzitegi Nazionalera deklaratzera ez joatea.

Artur Mas, Francesc Homsekin hizketan, ostegun honetan, Auzitegi Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE
Artur Mas, Francesc Homsekin hizketan, ostegun honetan, Auzitegi Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE
Artur Mas: 'Auzitegiekin eta biolentziarekin ez da gatazka konponduko'

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Masek, 2016ko urtarrilera arte Kataluniako Generalitatearen presidente izan zenak, "euren defentsa legitimoaren estrategiaren barruan" kokatu du ostegun honetan Puigdemonten eta kargugabetutako bost kontseilariren erabakia, alegia, Auzitegi Nazionalera deklaratzera ez joatea. "Auzitegiak eta indarkeria erabiliz ez da Katalunia eta Espainiaren arteko gatazka konponduko", ohartarazi du.

Auzitegi Nazionalaren aurrean egin ditu adierazpen horiek Artur Masek; hainbat agintari independentistarekin eta Unidos Podemoseko zenbait kiderekin joan da bertara, independentzia aldarrikatu ostean matxinada, sedizioa eta dirua bidegabe erabili izana egotzita inputatu dituzten politikari katalanak babestera.

Masek nabarmendu duenez, Puigdemonten aurkako akusazioak ez dira bidezkoak. Horren iritziz, epai-zitaziora ez joatea Puigdemonten estrategia legitimoaren barruan dago; berari eta kargugabetutako kontseilariei "matxinada eta sedizioa" egozten dizkiete, baina akusazio horiek bidegabeak dira. Masen ustez, "zuzenbidearen abusua" gertatzen ari da.

"Ez du herrialde bat alde batera utzi; aurre egiteko prest dago"

Artur Masek onartu du ez duela Puigdemontekin hitz egin ostiral arratsaldetik, baina, horren esanetan, "ez du herrialde bat alde batera utzi".

Masen arabera, "goi-politikak bakarrik" emango dio irtenbidea gatazkari; izan ere, "zenbat eta gasolina eta egur gehiago erabili, orduan eta okerragoa izaten da sua". Inkestek argi erakusten dute sentimendu independentistak gora egin duela, Masen iritzian.

Testuinguru horretan, abenduaren 21eko hauteskundeetan ("inork ezin du ukatu legezko inguruan deitu dituztela", esan du) aukera ona dago "autoritarismo hori garaitzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Kataluniako albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas bideoak Pere Aragonès