Politika -

Dokumentazioa

Puigdemont ez da deklaratzera joango, eta orain zer?

Auzitegi Nazionalak atxilotze agindua emango luke eta Puigdemont Espainiaratzeko prozesu judiziala abiaraziko litzateke.

Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ostegunean eta ostiralean deklaratzera deitu ditu Carles Puigdemont eta Espainiako Gobernuak kargugabetutako Generalitateko kontseilariak.

Alabaina, Paul Bekaert bere aholkulariak iragarri du ez dela deklaratzera joango.

Hala bada, oso litekeena da Carme Lamela epaileak Puigdemont eta kontseilari ohiak atxilotzeko euro-agindua ematea.

Estradizioa onartzeko, atxilotuei leporatzen zaizkien delituak Europar Batasuneko delituen zerrendan jasota egon behar dira. Puigdemonti eta kontseilari ohiei egozten dizkieten asaldatze eta sedizio delituak ez dira zerrendan agertzen, baina bai dirua bidegabe erabiltzearena.

Aipatu delituak, baina, zerrenda horretan agertuko ez balira, delitu horiek bere Zigor Kodean idatzita dauden argitu beharko du Belgikako Justiziak, Puigdemont eta bere kontseilariak atxilotu eta  Espainiaren esku utzi aurretik.

Hortaz, prozesu judizial bat abiaraziko lukete Belgikan, Auzitegi Nazionalak egindako eskaerarekin zer egin erabakitzeko. Ebazpena eman bitartean, epaileak bi aukera izango ditu: guztiak behin-behinean espetxeratzea edo aske uztea.

Puigdemontek eta kargugabetutako kontseilariek Espainiaratzea onartuko balute, prozedura berehalakoa izango litzateke. Alderantziz bada, Bruselako Kontseilu Ganberak 15 egun izango lituzke erabakia hartzeko.

Ebazpenaren aurka apelazio-helegitea aurkez daiteke, 15 eguneko epean. Azken errekurtsoa Kasazio Auzitegian jarri beharko litzateke eta auzitegi horrek beste 15 egun izango lituzke behin betiko erabakia hartzeko.

Horrez gain, gerta daiteke instrukzio epaileak atxilotze-agindua emateko arrazoiak nahikoak ez direla ondorioztatzea eta Auzitegi Nazionalari informazio osagarria bidal diezaiola eskatzea.

Bestalde, Belgikako Justiziak agindu hori errefusatzeko aukera ere badago, besteak beste, Puigdemonten eta bere kontseilarien Europar Batasuneko Itunean aitortutako oinarrizko eskubideak urratu direla ulertzen badu.

Laburbilduz, Espainiaren esku geratzea onartzen badute, estradizioa 10 egunetan gauzatu beharko da; Auzitegi Nazionalaren aginduan onartzen ez badute, Belgikako Justiziak 60 egun izango ditu erabakia hartzeko, atxiloketaren unetik aurrera zenbatzen hasita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Bruselaseko albisteak gaur Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak Pere Aragonès bideoak