Politika -

Katalunia

Kataluniako independentzia bertan behera utzi du Konstituzionalak

Espainiako Gobernuak aurkeztutako eskaria tramitera onartu du; eskarian, ohartarazita dago aldarrikapenak ondorio juridikoak eta lotesleak dituela.

Carles Puigdemont, independentzia-aldarrikapenaren ostean. Argazkia: EiTB.
Carles Puigdemont, independentzia-aldarrikapenaren ostean. Argazkia: EiTB.
Parlamentaren eta Mahaiaren kontrako kereila izapidetzea onartu da

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak bertan behera utzi du Kataluniako independentzia-aldarrikapena (ostiralean, urriaren 27an, onartu zuen Kataluniako Parlamentuak); izan ere, tramitera onartu du Espainiako Gobernuak aurkeztutako eskaria. Eskari horretan, aldarrikapenak ondorio juridikoak eta lotesle nabariak dituela ohartarazi dute.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, osoko bilkurak Konstituzioaren 161.2 artikulua izan du kontuan, Kataluniako Parlamentuak urriaren 27an onartutako ebazpenak bertan behera uzteko, kautelazko neurri bezala. Ebazpen horiekin, independentzia aldarrikatu zuten, eta prozesu konstituziogilea abiatu zuten.

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak jakinarazpen pertsonala bidali die Carme Forcadell Parlamentuko presidenteari, Mahaiko kide ohiei eta Parlamentuko Diputazio Iraunkorreko mahaikideei, independentzia legearen aplikazioa galarazi behar dutela esanez.

Era berean, "adostutako galarazpena saihesten edo baztertzen dituzten ekimenak gelditu edo eragotzi behar dituztela" ohartarazi die diputatuei.

Ezingo diote eraginkortasunik eman independentziari

"Independentziari balio juridikoa ematen dion edozein akordio edo jokaera hasi, tramitatu, jakinarazi edo emateari uko egin" beharko diote, bertan behera utzitako 20/2017 Legean aurreikusitako asmoei bereziki, araubide juridiko iragankorraren aplikazioa dela eta.

Auzitegi Konstituzionalak 24 orduko epea eman die alegazioak aurkezteko, eta epaia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialean zabaltzeko agindua eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika albisteak Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès