Politika -
Katalunia
Santi Vila kontseilariak dimisioa eman du
Generalitateak independentziaren alde eginez gero kargua utziko zuela ohartarazita zu Enpresa eta Ezagutza Kontseilariak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Santi Vila Kataluniako Generalitateko Enpresa eta Ezagutza kontseilariak dimisioa eman du gaur gauean, Gobernutik jakinarazi dutenez.
Generalitateak independentzia aldarrikapenaren alde eginez gero, kargua utziko zuela esanda zien Vilak gertukoenei.
Kataluniako Parlamentuan egindako saioaren ostean, Vila Puigdemontekin bildu da, eta erabakiaren berri eman dio.
Generalitateko presidenteak errefusatu egin du hauteskundeetara deitzea, "berme ezagatik".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea