Politika -

KATALUNIA

Prentsa askatasunaren 'bahiketa' salatu dute Kataluniako hedabide publikoek

Salatu dutenez, Espainiako Gobernuaren esku-hartze mehatxua hiritarren kontrako erasoa da, eta hiritarrek informazio egiazkoa, objektiboa, anitza eta orekatua jasotzen duten eskubidea urratzen du.

Kataluniako hedabide publikoek gaur aurkeztu dute manifestua.
Kataluniako hedabide publikoek prentsa askatasunaren 'bahiketa' salatu dute

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako telebista publikoko (TVC), Catalunya Ràdioko eta Kataluniako albisteen agentziako (CAN) langileek manifestu bateratu bat argitaratu dute gaur, Espainiako Gobernuak hedabide publikoak esku-hartuko dituela iragarri ostean. Ildo horretan, prentsa askatasuna "bahitu" nahi izatea egotzi diote Espainiako Gobernuari. Ildo horretan, esku-hartze mehatxua hiritarren kontrako erasoa dela eta horiek informaziorako duten eskubidea urratzen duela.

Kataluniako Ikus-entzunezkoen hedabideen korporazioak, Kataluniako albisteen agentziak, TVC, Catalunya Ràdio eta Kataluniako albisteen agentziako enpresa batzordeek, eta TVC zein Catalunya Ràdioko kontseilu profesionalek sinatu dute gaur goizean TVCren Sant Joan Despíko egoitzan aurkeztu duten manifestua.

Hedabide publikoetako profesionalek zazpi hizkuntzatan irakurri dute manifestua: katalanez, araneraz, gazteleraz, euskaraz, galizieraz, ingelesez eta alemaneraz. Halaber, ekitaldian izan dira Vicent Sanchis TV3eko zuzendaria, Saül Gordillo Catalunya Ràdioko zuzendaria eta Marc Colomer CANeko zuzendaria.

Ohartarazi dutenez, "Espainiako Gobernuaren esku hartze mehatxua hiritarren kontrako erasoa da eta horiek informazio egiazkoa, objektiboa, anitza eta orekatua jasotzen duten eskubidea urratzen du".

"Gobernu batek hedabide hauen funtzionamenduan eskua sartzea eta kontrolatzea inboluziorako duen borondatearen erakusle da: Gobernuaren kontrolak prentsa askatasuna bahitzen du", nabarmendu du manifestuak.

Testuaren irakurketaren ostean TV3ko zuzendariak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak hedabide publikoetan esku hartuz gero "helburua lana egiteko askatasuna mantentzea eta profesionalek orain arteko gaitasun berdinekin lan egitea izango da, orain arte bezala aniztasuna eta egiazkotasuna bermatzeko".

Bestalde, Saül Gordillo Catalunya Ràdioko zuzendariak azpimarratu duenez, irrati publikoko enpresa batzordeak eta kontseilu profesionalak esana dute ez dutela 155. artikuluaren aplikazioaren ondotik izendatutako inoren agindurik obedituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak