Politika -

Katalunia

Espainiako Gobernuarekin eztabaidatzea eskaini dio Senatuak Puigdemonti

Generalitateko presidenteari ostegunean eta ostiralean agertzea proposatu dio Senatuko presidenteak.

155. artikulua jorratzeko Senatuan sortutako batzordearen bilkura. Efe.
155. artikulua jorratzeko Senatuan sortutako batzordearen bilkura. Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pio Garcia-Escudero Senatuko presidenteak Goi Ganberan agerraldia egitea eskaini dio Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari, Kataluniaren autonomia kentzeko eztabaidan parte hartzeko.

Horren ildotik, bi egun zehaztu dizkio Garcia-Escuderok Puigdemonti, eta bietan egin dezake agerraldia agintariak, Espainiako Gobernuarekin aurrez aurrekoa egiteko.

Hain zuzen ere, ostegunean (17:00) eta ostiralean (10:00) ager daiteke Puigdemont. Ostegunean, Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko propio sortutako lantaldean; eta, ostiralean, Senatuko osoko bilkuran.

Generalitateko presidentea ostiralean agertuko balitz, litekeena da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak erantzutea. Dena dela, ostegunean ere aipatutako batzordera joatea aztertzen ari da Rajoy,

'Azken emaitza'ri men egitea

Pedro Sanchez Senatuko presidenteordearen esanetan, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Goi Ganberan agerraldia egitea erabakiko balu, Espainiako Gobernuarekin eztabaidatzeko aukera izango dute 155. artikulua izapidetzeko garaian, eta, hala izanez gero, "azken emaitza" onartzen duela esan nahiko du.

"Are balore handiagoa izango luke, Generalitateko presidenteak nolabait sistemaren menpe dagoelako, hau da, joko parlamentarioan parte hartzearen menpe, eta horrek azken emaitza onartzea dakar. Batek, jokatzen duenean, irabazi edo galdu egiten du, eta hori nahitaezko elementua da sistema demokratikoa eta parlamentarioan", azaldu du Sanchezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi Popularra Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak