Politika -

Katalunia

155. artikuluaren aurkako jarrera irmoa eskatu dute PSCko lau alkatek

Santa Coloma de Gramenet udalerriko alkatesak, gainera, PSOEko Exekutiba Federalean zuen kargua utzi du eta Manresako PSCko antolakuntza idazkariak dimisioa eman du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santa Coloma de Gramenet, Terrassa, Granollers eta Castellar del Vallès udalerrietako PSCko alkateek beren alderdiari eskatu diote Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko Gobernuak egindako proposamenaren kontrako jarrera irmoa izatea.

Lau alkateek ohar bat kaleratu dute, eta bertan "erabat kontra" azaldu dira 155. artikuluaren ezartzeko Mariano Rajoyk iragarritako neurrien aurrean. "Kataluniako sozialisten proiektua Kataluniako autogobernua indartzeko etengabeko jardueran oinarritzen da. 155. artikulua aplikatzeak dakar Generalitatearen eta Kataluniako Parlamentuaren autonomia bertan behera uztea; eta horrek ondorio konponezinak ditu", adierazi dute testu horretan.

Horri lotuta, "gatazka berriz bideratzea"aren alde egin dute, "erlojua gelditu" eta "aldez aurretiko baldintza guztiak izoztu", "bazterketarik eta marra gorririk gabe" hitz egiteko asmoz jesartzeko.

Núria Parlon Santa Coloma de Gramenet udalerriko alkateak, gainera, PSOEren Exekutiba Federalean zuen kargua utzi du (Batasun eta Integrazio idazkaria zen), eta Xavier Vera Manresako PSCko antolakuntza idazkariak ere dimisioa eman du.

Adau Colau Bartzelonako alkatesak, bestalde, jarrera zuzentzea eskatu dio PSOEri, eta hala ez bada PSCrekin duen itunaren inguruko "hausnarketa" egingo duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak PSOE Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak Albisteak