Politika -

Katalunia

Independentzia eta eztabaida defendatu dituzte Sànchezek eta Cuixartek

ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteen askatasunaren aldeko manifestazioaren amaieran, horiek espetxean idatzitzako eskutitzak irakurri dituzte Bartzelonan.

Cuixart eta Sànchezen aldeko manifestazioaren burua. Argazkia: EFE
Cuixart eta Sànchezen aldeko manifestazioaren burua. Argazkia: EFE
Cuixart eta Sànchezen aldeko manifestazioaren burua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haien askatasuna eskatzearekin batera, independentzia eta eztabaida ere aldarrikatzen jarraitzeko eskatu diete herritarrei Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteek, hurrenez hurren, larunbat honetan Bartzelonan izandako manifestazioan.

Cuixart eta Sànchez kartzelan daude joan den astelehenetik, behin-behineko espetxealdian, hori dela eta, horiek idatzitako bi gutun irakurri dituzte gaurko mobilizazioaren amaieran.

Jordi Sànchezen mezua honako hau izan da: "Ondo gaude, indarrekin, eskerrik asko zuen babesagatik. Eutsi eztabaidari eta independentziari". Cuixartek, berriz, "lasaitasunaren eta ausardiaren alde" egin du, "era baketsuan baina herriaren asmoari eutsita. Oso garrantsitzua da denek jakitea 'Jordiak' ez garela jatorria". "Gure erronka guztientzat da, eta erabakitzeko eskubidea eta autodeterminaziorako eskubidea da", adierazi du.

Bi mezuek txalo beroak jasan dituzte, tartean, Kataluniako Gobernuko kideenak, Bartzelonako alkatearenak eta Kataluniako Parlamentuko presidentearenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Rajoy berriak Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean