Politika -

Katalunia

Ilarak bankuetan, ANCk eta Omniumek dirua ateratzea eskatu ostean

Bi elkarteek deitutako lehen "ekintza zuzen baketsua" da honakoa, Konstituzioaren 155. artikulua abiarazi bezperan.

Banketxeetatik dirua ateratzen hasi dira Katalunian

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteak lehen "ekintza zuzena" iragarri dute Mariano Rajoyren Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua abiarazi aurretik: bost banku nagusietatik eskudirua ateratzea eskatu diete katalanei.

Ehunka pertsonak bat egin dute deialdiarekin, eta zenbait banketxetan ilarak sortu dira:

 

 

 

 

 

Bi elkarteek sare sozialen bidez egin dute deialdia, eta "ekintza zuzena eta baketsua" dela esan dute, Sanchez eta Cuixart aske uztea eskatzeko eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko. Twitterren ekintza zabaltzeko erabilitako etiketa, #LaForçaDeLaGent, munduan gehien aipatzen ari diren 10en artean dago.

 

Omniumek 'La Força de la Gent' kanpaina hasi du sare sozialetan
Omniumek 'La Força de la Gent' kanpaina hasi du sare sozialetan
Omniumek 'La Força de la Gent' kanpaina hasi du sare sozialetan

0:45

 

Zehatz-mehatz, ostiral honetan, "08:00etatik 09:00etara, bost banku nagusietatik nahi beste eskudiru ateratzea" eta "gure aldarria entzunaraztea" eskatu dute.

"Banco Sabadell edo CaixaBanken bezeroa bazara", Omnium Culturalek Twiterren zabaldu duenez, "adierazi ez zaudela ados egoitza soziala Kataluniatik kanpo ateratzeko erabakirekin".

"Boterea" euren esku dagoela, etorkizunaren jabe direla eta "katalanen borondate demokratikoarekin inork ezin duela jolastu" argi uztea dira ekintza honen helburuetako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak