Politika -

KATALUNIA

Gazte bat atxilotu dute, U-1ean guardia zibil bat jotzea egotzita

22 urteko gizon aske utzi dute gero, epailearen zitazioa jaso zain. Agintarien kontrako atentatua, erresistentzia, desobedientzia eta mehatxuak egin izana leporatzen diote.

Espainiako hainbat tokitatik Bartzelonara joan ziren guardia zibilak, urriaren 1ean. EFE
Espainiako hainbat tokitatik Bartzelonara joan ziren guardia zibilak, urriaren 1ean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gizon bat atxilotu dute Katalunian, urriaren 1eko erreferendumaren egunean Sant Esteve Sesrovires udalerrian, Bartzelonan, guardia zibil bati buruan ostikada bat ematea egotzita. Lagun bat atxilotzea saihestu nahian egin zuen, Guardia Zibilaren esanetan.

Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, Sant Andreu de la Barcako polizia-etxera joan zen gaztea atzo arratsaldean, Guardia Zibilak eskatuta, eta aske utzi zuten, epailearen zitazioa jaso zain. Agintarien kontrako atentatua, erresistentzia, desobedientzia eta mehatxuak egin izana leporatzen diote.

Guardia Zibilak gaur zabaldutako oharraren arabera, atxilotuak buruan ostikada bat eman zion guardia zibil bati, Sevillatik Kataluniara joandako guardia zibilen talde bat bere lagun bat atxilotu nahian zebilenean. Lagun horrek ere buruan ostikada bat eman zion beste guardia zibil bati, Guardia Zibilaren hitzetan. Ustezko bi erasotzaileak identifikatu nahian hainbat ikerketa egin ostean, gazte hori identifikatu ahal izan zuten azkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma Gaurko azken orduko albistea