Politika -
Espetxe politika
Ibon Iparragirre presoa hil ala biziko egoeran dagoela ohartarazi dute
Familiak espetxe medikuaren utzikeria salatu eta Iparragirrek hirugarren gradua jasotzeko baldintzak betetzen dituela gogora ekarri du.
Euskadi Irratia
Ibon Iparragirre Ondarroako presoaren egoera oso larria da. Hil ala bizi dago Alcala Mecoko kartzelan. Senideek espetxe medikuaren utzikeria salatu dute.
Sarek Ibon Iparragirreren berehalako askatasuna eskatu du, berandu baino lehen. Legeak ezarritako baldintzak betetzen dituelako hirugarren gradua jaso beharko lukeela gaineratu du. Baina ez da horrela, eta familia kexu da espetxe medikuaren utzikeriagatik.
Txosten medikuak ere, Ibonek arropa zikinen poltsan sartu zituelako jaso dituzte.
Larri gaixo dagoen preso ondarrutarraren egoera salatzeko, Kalera Kalera ekimenak elkarretaratzeak egin ditu gaur barruti judizialetan, eta datorren igandean, Ondarroan, 13:00etan, manifestazioa deitu dute.