Politika -

Katalunia

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko.

Mobilizazio jendetsua Bartzelonan, Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten alde. Argazkia: Olatz Simon
Mobilizazio jendetsua Bartzelonan, Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten alde. Argazkia: Olatz Simon
Sanchez eta Cuixart aske uzteko eskatu dute hamarnaka mila lagunek

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea.

Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain".

Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean.

Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Alderdi soberanistetako ordezkari ugari izan ziren manifestazioan, hauek tartean: Artur Mas, Marta Pascal, David Bonvehi eta Neus Munte (PDeCAT); Marta Rovira, Gabriel Rufian eta Lluis Llach (ERC); Anna Gabriel, Mireia Vehi, Joan Garriga eta Nuria Gibert (CUP); eta Santi Vila eta Joaquim Forn kontseilariak.

Bartzelona manifestazioa EFE

200.000 lagun bildu ziren Bartzelonan, Udaltzaingoaren arabera. Argazkia: EFE

Silvia Bel aktoreak irakurri zuen ekimenari amaiera emateko adierazpena. Espainiako Estatuak "enegarren aldiz gainditu du XXI. mendeko Europako edozein demokraziatan dagoen marra gorria", salatu zuen.

Sanchez eta Cuixart espetxeratzea akats larria dela esan zuen, "demokraziaren baloreak arriskuan jarri dituelako".

"Espainiako Estatuak diktadura baten moduan jokatzen du: manifestazio baketsuak egiteagatik epaitzen eta espetxeratzen gaituzte", salatu zuen. "Gizarte zibilaren ordezkariak kartzelatuta, gatazka politikoa erradikalizatzea eta giroa gehiago tenkatzea bilatzen du Estatuak", ohartarazi zuen.

"100.000 bazkide baino gehiago dituzten erakunde soberanistak indargabetzea da azken helburua, gizartearen kontrako errepresioa justifikatzeko", adierazi zuen.

"Herri gisa zatitu nahi gaituzte, gure batasun soziala apurtzeko. Ez dugu horrelakorik onartuko eta ez dute horrelakorik lortuko", nabarmendu zuen.

Sanchez eta Cuixart espetxeratu izana "bidegabea" eta "legez kanpokoa" dela adierazi, eta biak berehala askatzeko galdegin zuen: "Ez dugu errukirik nahi. Justizia exijitzen dugu".

Bartzelonan ez ezik, Gironan, Reusen eta Tarragonan ere egin dituzte bilkura jendetsuak.

Bartzelona manifestazioa EFE

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart askatzea exijitu zuten Katalunian. Argazkia: EFE

Elkarretaratzeak Euskal Herrian

Euskal Herrian ere izan ziren Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart espetxeratu izana salatu eta biak aske uztea exijitzeko bilkurak.

Gure Esku Dagok deituta, elkarretaratzeak egin ziren euskal hiri eta herrietan, 'Junts' eta 'Gu beti Kataluniarekin' lelopean.

Hiriburuetan, esaterako, ehunka pertsona bildu ziren protestetan.

BIDEOA | Donostiako bilkura:

Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian

0:37
BIDEOA | Bilboko bilkura:

Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian

0:37
BIDEOA | Gasteizko bilkura:

Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek Sanchez eta Cuixarten askatasuna eskatu dute Donostian

0:37
BIDEOA | Iruñeko bilkura:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak