Politika -

KATALUNIA

Junquerasek batasunari eusteko eskatu du, 'errepublika lortzeko'

Larunbat honetan ERC egiten ari den Consell Nacionalaren baitan, Gobernua, Parlamenta, udalak, erakundeak eta herritarrak bat eginda egoteko deia egin du.

Oriol Junqueras ERCren larunbateko batzarrean.
Oriol Junqueras ERCren larunbateko batzarrean.
Une erabakigarria Katalunian, Puigdemonten erantzunaren zain

1:18

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko buruzagi eta Kataluniako Gobernuko presidenteordeak Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari bere babesa agertu dio urriaren 1ean agindutakoa betetzeko, eta mundu guztiari batasuna mantententzeko eskatu dio, "Kataluniako errepublika lortzeko".

Larunbat honetan ERC egiten ari den Consell Nacionalaren baitan, Gobernua, Parlamenta, udalak, erakundeak eta herritarrak bat eginda egoteko deia egin du.

"U-1ean herriak emandako agindua beteko dugu, eta elkarrizketaren bidez egingo dugu, nazioartearen aurrean argi uzteko nork nahi duen hitz egin eta nork ez" esan du Junquerasek. Era berean, PSOEri PPrekin bat egitea leporatu dio, 155 artikuluaren defentsan.

Gainera, gogor kritikatu ditu sozialistak, Konstituzioa erreformatzeko egin duten proposamenak erreferendumean botoa ematea galarazi zutenen eta 2006ko Estatuta atzera bota zutenen parte hartzea aurreikusten duelako: "Bide guztiak mozteko ahal den guztia egin dutenek zehazten digute orain bidea. Aukera guztiak kendu dizkigutenen pean jarri nahi gaituzte", eta horregatik, demokraten batasunerako deia egin du, "errepublika kataluniarra lortzeko".

Junquerasen iritziz, kataluniako herritarren ezin pentsatuzko oztopoak izan zituzten U-1ean botoa emateko, baina gainditzeko gai izan ziren, eta horrek argi uzten du "herri honetako biztanleek mirariak" egiten dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa