Politika -
Kataluniako Auzitegi Nagusia
'Independentzia adierazpenak ez du balio juridikorik'
Independentzia adierazpen batek, “inplizitu edo esplizitu” izan, balio juridikorik ez duela azaldu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.
Agentziak | Erredakzioa
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea asteartean agerraldia egin ondoren, independentzia adierazpen batek, “inplizitu edo esplizitu” izan, balio juridikorik ez duela azaldu du gaur Kataluniako Auzitegi Nagusiak.
“Indarrean dagoen legea soilik, Konstituzioak eta Auzitegi Konstituzionalak aurreikusitakoa, aplikatu daiteke zuzenbidean, eta erabaki judizial guztien oinarri izan”, azaldu du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren gobernu-gelak agiri batean azaldu duenez.
Jesus Maria Barrientosek zuzentzen duen aretoaren arabera, “Trantsizio Legeak, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi ondoren, eta inongo independentzia adierazpen inplizitu edo espliziturik ez dute inolako eragin juridikorik”.
"Sistema konstituzionalaren defentsa"
Bestalde, “sistema konstituzionalaren defentsarekin eta leialtasunarekin konpromisoa” agertu du Auzitegiko gobernu-gelak. Era berean, “askatasun, justizia, berdintasun, aniztasun eta bizikidetza baketsuarekin” konpromisoa azaldu du.
"Epaileak sistema konstituzionalari leialak dira, Kataluniako botere judizialean gauzaturik, modu posible bakarra delako, guztien askatasun eta eskubideen defentsa aktiboan”, erantsi du gobernu-gelak.
Gainera, herritarrei “bakean eta garapenean komunitate politiko anitz bateko kide berdin” bezala onartzea bermatzen die “sistema konstituzionaletik sortzen” den legeak, gaineratu duenez.