Politika -
Kataluniako erreferenduma
Puigdemontek agerraldia egingo du Parlamentuan astearte arratsaldean
"Egoera politikoaz" hitz egingo du agerraldi horretan. 18:00etan hasiko du hitzaldia.
Agentziak | Erredakzioa
arles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak agerraldia egingo du Parlamentuan asteartean, 18:00etan, Ganberako Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adostu dutenez.
Agintariak berak eskatu du agerraldia egitea, "egungo egoera politikoaz" hitz egiteko.
Eskaeran, Puigdemontek ez du aipamenik egin errefendumari edo independentziari buruz.
Astelehenean agertzea zen hasierako asmoa, baina Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du saioa. Horrenbestez, Puigdemontek biharamunean egingo du azkenean.
Generalitatearen presidentearen agerraldietan ez da bozketarik egoten, baina ezin da baztertu edozein unetan JxSik eta CUPek gai-zerrenda aldatzea, independentzia aldarrikatzeko proposamen bat gehitzeko (bilkurak bozkatuko luke) edo Puigdemontek bere hitzaldia erabiltzea independentziaren gaineko aipamenik egiteko.