Politika -
Katalunia
Independentziari uko egiteko eskatu dio Rajoyk Puigdemonti
Kalte larriagoak saihesteko indendentziari uko egiteko eskatu dio Mariano Rajoyk Generalitateko presidenteari.
EFE | Erredakzioa
Legaltasunera bueltatzeko eta alde bakarreko independentzia aldarrikapena "ahalik eta lasterren" bertan behera uzteko eskatu dio, gaur, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari; hori baita, Rajoyren hitzetan, "irtenbiderik onena eta kalte larriagoak saihesteko bidea".
"Irtenbiderik onena legaltasunera berehala bueltatzea da, eta aldebakarreko independentzia aldarrikapena lehenbailehen bertan behera uzteko asmoa erakustea; horrela, kalte larriagoak saihestuko baitira", esan du Rajoyk Efe albiste agentziak Moncloako Jauregian egindako elkarrizketa batean.
Puigdemontek asmo sezesionistei uko egingo ez diela esan ostean egin ditu adierazpenok Mariano Rajoyk.
Konstituzioaren 155. artikulua indarrean sartzeko aukeraren harira, Rajoyk uste du bide ezberdinak daudela neurri hori saihesteko, baina Generalitateko agintariak legezkotasunera bueltatu behar dira beti ere.
Egungo egoera gaindituko daietekeela uste du Mariano Rajoyk, eta Espainiak bere hisotrian "une oso zailak" bizi izan dituela eta beti aurre egin diela gaineratu du.