Politika -

Kataluniako erreferenduma

Epaile batek Poliziaren eta Guardia Zibilaren oldartzeak ikertuko ditu

Kataluniako Gobernuak salaketa jarri du Estatuko Segurtasun Indarrek erabilitako indarkeriaren aurka.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako 7. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko arduradunak ikerketa abiatu du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Kataluniako erreferenduma galarazteko egindako oldartzeak argitzeko, Generalitateak salaketa aurkeztu eta gero.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak iragarri duenez, Esquadra Mossoen aurkako salaketak ere jaso ditu epaitegi horrek, hauteslekuak ez ixteagatik, eta ikerketa abiatu du hori ere argitzeko.

Katalunikoa Auzitegi Nagusiak ez du argitu zer indarkeria ekintza salatu dituen Generalitateak, baina Kataluniako Gobernuak neurrigabe jokatu izana egotzi die Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Kataluniako prozesua zuzenean