Politika -
GAIXO DAUDEN PRESOAK
Gogorza eta Arrieta presoak libre uzteko eskatu du Sarek
Aitzol Gogorzak gaixotasun larri eta sendaezina du, eta Basauriko kartzelan dago. Mikel Arrieta ere oso gaixo dago, eta Algecirasko espetxean ari da zigorra betetzen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare herritarrak prentsaurrekoa eman du larunbatean Errenterian, Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden presoak aske uzteko "herritarren laguntza" eskatzeko.
Sarek jakitera eman duenez, Gogorzak gaixotasun larri eta sendaezina du, eta Basauriko kartzelan ari da zigorra betetzen. Mikel Arrietak 57 urte ditu, eta espondilartropia kronikoa diagnostikatu diote. Algecirasko kartzelan dago.
Euskal herritarrei laguntza eskatu die "giza-eskubideak urratzen dituen espetxe-politikarekin amaitzeko" eta bi presoen askatasuna lortzeko.