Politika -
Kataluniako erreferenduma
Trapero ez da bildu Guardia Zibileko koronelarekin
Horren ordez, bere 'bigarrena', Ferran Lopez Lurralde Koordinazio komisarioa bertaratu da bilerara.
Agentziak | Erredakzioa
Urriaren 1ean Katalunian "ordena publikoa zaintzen laguntzeko" polizia-buruen lehen bilera deitu du Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko agintariak, baina Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua ez da joan. Horren ordez, bere 'hirugarrena', Ferran Lopez Lurralde Koordinazio komisarioa bertaratu da.
Bilera Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzan egiten ari dira.
Baliteke astearte honetan, irailak 26, segurtasuna koordinatzeko beste bilera bat egitea Kataluniako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzan. Antza denez, Generalitateak egindako txosten juridiko bat aurkeztuko du Traperok, erreferenduma galarazteko Espainiako Barne Ministroak segurtasun-indarren koordinazioa bere gain hartu ostean.
"Segurtasunaren koordinazioa erabiliz Espainiako Barne Ministroak Esquadra Mossoak zuzentzen saiatzea" ezin duela onartu esan zuen atzo Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak.
Bestalde, Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak ziurtatu du Generalitateak duela Mossoak koordinatzeko ardura. Hala, urriaren 1ean mossoei aginduak emango dizkien pertsona Trapero izango denaren "konfiantza osoa" duela esan du.