Politika -
Kataluniako erreferenduma
Milaka ikaslek Bartzelonako Unibertsitateko eraikin historikoa okupatu dute
En la jornada de este viernes tienen previsto una serie de actividades y mesas redondas con el objetivo de mostrar su apoyo al referéndum del 1 de octubre.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru mila ikaslek baino gehiagok elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bartzelonako Unibertsitate plaza, eta, ondoren, Bartzelonako Unibertsitatearen (UB) eraikin historikoa okupatu dute, erreferendumaren alde.
Universitats per la República elkarteko kideek adierazpen bat irakurri dute bertan. Horretan, saltu egin dute Estatuaren jokaera, eta defendatu dute dagoeneko ez dagoela "atzera bueltarik" eta bide barra demokratikoa dela.
Ikasleek ohartarazi dute defendatu egingo dituztela "demokrazia, erreferenduma eta Kataluniaren duintasuna", eta ez dutela "atzera pausorik" emango.
Argazkia: Forta
Patioa okupatuta
Ikasleek hainbat aldarri oihukatu dituzte, hala nola "Votarem" (Bozkatu egingo dugu) eta "Els carrers seran sempre nostres" (kaleak gureak izango dira beti).
Ostiral honetan hainbat jarduera eta hitzaldi eskainiko dituzte, eta asteburuan ere mantendu nahi dituzte. Gabriel Rufian ERCko diputatua ere bertan izango da.