Politika -

U-1

Bartzelonako zamaketariek ez diote lagunduko poliziak hartzeko ontziari

Bartzelonako portuko langileon batzarrak erabaki du urriaren 1eko galdeketa eragozte aldera Kataluniako hiriburura bertaratutako poliziak hartzeko prestatu dituzten ontzietan lanik ez egitea.

Poliziak lau ontzi bidali ditu Bartzelonako eta Tarragonako portuetara. Argazkia: Efe.
Poliziak lau ontzi bidali ditu Bartzelonako eta Tarragonako portuetara. Argazkia: Efe.
Poliziak lau ontzi bidali ditu Bartzelonako eta Tarragonako portuetara. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako zamaketarien batzarrak hala adostuta, portuko langileok ez dute lanik egingo Barne Ministerioak, urriaren 1eko galdeketari bidea ebakitzeko Kataluniara bidalitako agenteei ostatu emate aldera, portuan paratutako bidaiari ontziari, Bartzelonako Portuko Zamaketarien Erakundeak iragarri duenez.

“Bartzelonako zamaketariok Raphsody itsasontziari ez laguntzea erabaki dugu bozketa batean. Eskubide zibilen defentsan”, idatzi dute elkartearen antolatzaileek Twitterreko beren kontu ofizialean.

Bartzelonako portuko arduradunek, horren aurrean, langile taldearen erabakiaren oihartzuna naretu nahi izan dute, eta esan dute gehienbat zamaontziekin jarduten direla eta Raphsody ontzian ez dutela haien lanik beharko, bidaiarientzakoa izanik.

Guztira, lau bidaiari ontzi iritsi dira dagoeneko Bartzelonako eta Tarragonako portuetara, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Katalunian egiten ari diren operazioan sostengu logistikoa eta ostatua eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak