Politika -

Euskadiko Sozialistak

PSEkin itxitako akordioak 'pikutara ez botatzeko' eskatu dio Mendiak EAJri

Kataluniako erreferendumaren alde Bilbon izandako manifestazioan EAJk parte hartu izana deitoratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Mendia: 'Pena litzateke PSE-PNV akordioa pikutara botatzea'

0:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako erreferendumaren alde larunbat honetan Bilbon izandako manifestazioan, "independentisten ondoan" EAJk parte hartu izana deitoratu du gaur Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Hori dela eta, jeltzaleei eskatu die Euskadin "herritarren alde" bi alderdiak egiten ari diren lana "pikutara ez bidaltzeko".

Igande honetan Ekoran izandako Arabako Errioxaren Mahats-Bilketaren Jaian egin ditu Mendiak adierazpen horiek. Dena dela, euskal sozialisten buruak ohartarazi duenez, "PSEk Jaurlaritzan jarraitu bitartean, Euskadiko administrazioek ez dute legez kanpoko ezer egingo".

Bestalde, PSEko buruzagiak bere kezka azaldu du Kataluniako egoera dela-eta, eta adierazi duenez, Kataluniako prozesu soberanistaren aurrean "balio handiagoa dauka egonkortasunaren alde" euskal sozialistek eta EAJk koalizio-gobernua osatzeko akordioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika PNV-EAJ Kataluniaren independentzia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Alderdi politikoak bideoak Euskal sozialistak Albisteak