Politika -

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Erreferenduma adosteko eskaera egin diete Rajoyri eta erregeari

Puidemontek, Colauk, Junquerasek eta Forcadellek sinatu dute Rajoyri eta erregeari bidalitako gutuna. 'Baldintzarik gabeko elkarrizketa irekia' eskatu diete erreferenduma hitzartzeko.

Carme Forcadell, Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako erakundeetako buruek gutuna bidali diete Rajoy eta erregeari

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak, Oriol Junqueras presidenteordeak, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak eskutitza bidali diete Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta Felipe VI.a erregeari, Kataluniako erreferenduma negoziatzea eskatzeko. "Baldintzarik gabeko elkarrizketa irekia" eskatu diete bertan erreferenduma hitzartzeko.

Kataluniako agintariek Espainiako Gobernua kritikatu dute "aurrekaririk gabeko errepresio oldea" martxan jartzeagatik, eta katalanen gehiengoa erreferenduma egitearen alde dagoela esan dute.

Halaber, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren hainbat artikulu bertan behera utzi zituela nabarmendu dute. Horien esanetan, "herritarren ahotsa entzutea ez da arazoa eta, are gutxiago, delitua demokrazian".

Kataluniako auzia autodeterminazioari buruzko erreferendum baten bitartez konpontzea proposatzen dute gutun horren sinatzaileek, eta erreferendumak Espainiako Gobernuaren babesik ez izatea deitoratu dute. Eskutitza bidali dutenen esanetan, katalanen gehiengoak eta Parlamentuko gehiengoak behin baino gehiagotan egin dute eskaera hori, Diada eguneko manifestazioetan eta hauteskundeetan, esaterako.

Horien iritziz, Auzitegi Konstituzionalak Estatutuaren kontrako epaia eman zuenean "1978ko itun konstituzionala hautsi zen", eta, gerora, Kataluniako Gobernuak itun fiskala eta kontsulta ez loteslea proposatu zituen eta horiek ere Madrilen ezezkoa jaso zuten.

"Elkarrizketarako gure borondatea iraunkorra da eta izango da", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Rajoy albisteak Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Pere Aragonès bideoak