Politika -
Gerra Sirian
Siriako Armadak Estatu Islamikoaren setioa hautsi du Deir ez-Zor hirian
Estatu Islamikoak hiru urtez izan du bere menpean Deir ez-Zor hiria.
Agentziak | Erredakzioa
Siriako Armadak, indar aliatuen laguntzarekin, Estatu Islamikoaren hiru urteko setioa hautsi du Deir ez-Zor hirian.
Borrokaldi gogor eta bonbardaketa ugariren ostean, Siriako Armadak hiri horretako base militarra eta zenbait auzo berreskuratzea lortu duela jakinarazi dute Siriako Giza Eskubideen Behatokiak eta SANA albiste-agentziak.
Estatu Islamikoak hiru urtez izan du bere menpean Deir ez-Zor hiria.
Borroka, baina, ez da amaitu zonalde horretan; izan ere, aireportu militarra (2014tik zegoen Estatu Islamikoaren esku) eta hiriaren hegoaldea berreskuratzea da orain Siriako Armadaren helburua, Behatokiak erantsi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea