Politika -
Agiria
Presoak askatzeko bide-orria adosteko deia egin du EPPK-k
Kolektiboak "premiazko" beste hiru neurri ere aldarrikatu ditu: sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituztenak eta adinekoak askatzea eta agintariak kolektiboaren ordezkaritzarekin biltzea.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) agiri bat kaleratu du premiazkotzat jotzen dituen neurriak zeintzuk diren jakinarazteko. Hauek dira: sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituztenak eta adinekoak askatzea, agintariak kolektiboaren ordezkaritzarekin harremanetan jartzea eta presoak kaleratzeko bide-orria adostea.
Berria.eus eta naiz.eus atari digitalek aurreratu dute albistea eta agiria, oso-osorik, bihar publikatuko dute Berria eta Gara egunkariek.
Era berean, Kepa del Hoyo presoaren heriotzagatik (Badajozeko espetxean hil zen) samina agertu du EPPK-k. "Alde batek oraindik indarkeriari eusten diola erakusten du heriotza horrek", ohartarazi dute.