Politika -

KATALUNIA

Generalitateak Xavier Gibert ordeztu du, Kultura Saileko bigarrena

Uztailaren 11tik zeraman Xavier Gibertek kargu horretan. Maria  Dolors Portus izango da haren ordezkoa.

Xavier Gibert. Foto de archivo
Xavier Gibert. Foto de archivo
Xavier Gibert. Foto de archivo

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak Xavier Gibert Kultura Saileko bigarren arduraduna zena ordezkatu du gaur. Joan zen uztailaren 11n hautatu zuten Gibert kargu horretarako, eta 2010tik zeraman Kataluniako administrazioko goi karguetan.

Jordi Turull Kataluniako Presidentziako kontseilariak Gobernu Bileraren ostean jakitera eman duenez, Kataluniako Gobernuak Maria Dolors Portus izendatu du Giberten hutsunea betetzeko. Potus Torellon (Bartzelona) jaio zen 1951n, eta Geografia eta Historian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik.

Gibert uztailaren 11n heldu zen Kultura Sailera idazkari nagusi gisa, Lluis Puig izanik Sail horretako burua.

Kargu horretarako izendatu aurretik, Gibertek hainbat postu bete ditu Kataluniako Gobernuan: besteak beste, Enpresa eta Okupazioko idazkari nagusia izan zen 2013tik 2016ra, eta Lurralde eta Jasangarritasun Sailetik eta Kataluniako Osasun Institututik ere pasatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak