Politika -

KATALUNIAKO GALDEKETA

Marotoren esanetan, Puigdemontek 'kale itsu baterantz darama Katalunia'

Gainera, 'seriotasuna' eskatu dio Pedro Sanchezi; izan ere, horren ustez, 'erreferendumaren erronkarekiko urrunkidetasun etengabeak independentistei mesede egiten die'.

Javier Maroto. Argazkia: EiTB
Javier Maroto. Argazkia: EiTB
Javier Maroto. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto PP alderdiko Gizarte Politikako idazkariordeak gaur baieztatu duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak "kale itsu baterantz darama Katalunia, funtzionarioak legez kontra jokatzera eta beren zereginak ez betetzera bultzatuta".

Marotoren ustez, agintari katalanak atzo eman zuen "erantzun haserrea" ikusita, "argi dago Katalunian legea betearazteko Rajoyren konpromisoa funtzionatzen ari dela". "Puigdemontek bere erronkaren aurrean ezer egin gabe geratuko zen Gobernuko presidentea aurkitzea espero bazuen, horrek esan nahi du ez dituela ezagutzen ez presidentea ez Gobernua".

Halaber, Marotok kritikatu egin ditu Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren adierazpenak Espainiako Gobernuak Kataluniakoari galdeketara dirurik bideratzen ari ez dela egiaztatzeko xedearekin astero gastuen txostena bidaltzeko eskatu izana gaitzestegatik.

"Sanchezek egun batean dio Espainiako Gobernuari babesa eman behar zaiola, Puigdemont legearen aurka ari delako, eta, biharamunean, berriz, Espainiako Gobernua Kataluniari legea inposatzen ari zaiola adierazten du", Marotoren arabera. Hori dela eta, "seriotasuna" eskatu dio Espainiako sozialisten buruari, " erreferendumaren erronkarekiko PSOEren urrunkidetasun etengabeak independentistei mesede egiten dielako".

Javier Maroto Iruñean izan da igandean, Donejakue Bideko tarte bat (Iruñetik Zizur Txikiraino) egin eta ibilbide horrek irudikatzen duen "elkarbizitza, batasun eta tolerantzia mezua" aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Pere Aragonès bideoak