Politika -
Auzitegi Gorena
Ez dute onartu Garzonek bere kontrako prozesuari jarritako helegitea
Hala, Auzitegi Nazionaleko epaileari, frankismo garaiko desagerketak ikertzeagatik, egin zioten prebarikazio akusazioa ikertzen jarraitzeko bidea eman du Auzitegi Gorenak.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak atzera bota du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak bere kontra irekitako prozesuari jarritako helegitea. Frankismo garaiko desagerketak ikertzeagatik prebarikazio delitua leporatzen diote epaileari eta erabaki horrekin prozesuak aurrera jarraituko du.
Horixe erabaki dute Auzitegiko Zigor Aretoan dauden epaileek zigortuta, behin behinean Auzitegi Nazionaleko lanetik kargugabetuta, dagoen epaileak aurkeztutako helegitearen inguruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea