Politika -

Kataluniako erreferenduma

Baiget kontseilari ohiaren leialtasuna azpimarratu du Puigdemontek

Generalitateko presidenteak onartu duenez, Jordi Baiget Enpresa kontseilaria kargutik kentzea 'ez da erabaki erraza izan'.

Santi Vila kargu hartze ekitaldian. Argazkia: EFE
Santi Vila, Kataluniako Enpresa kontseilari berria, Baigeten ordez

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Jordi Baiget Enpresa eta Ezagutza kontseilari ohiari agur esan dio atzo kargutik kendu ostean. Presidentearen esanetan, "ez da erabaki erraza izan" eta "gaurkoa ez da poztasunerako eta zoriontasunerako egun bat". Halaber, kontseilari ohiaren "leialtasuna" eta "zintzotasuna" nabarmendu ditu.

Santi Vila Enpresa eta Ezagutza kontseilari berriaren kargu hartze ekitaldian egin ditu adierazpenok Carles Puigdemont presidenteak. Datorren urriaren 1ean Kataluniako erreferenduma egingo dela zalantzan jarri eta "A9ko galdeketaren antzeko beste zerbait" egin beharko dela esateagatik kendu zuen atzo kargutik Jordi Baiget Enpresa kontseilaria.

"Badakit gaurkoa ez dela poztasunerako eta zoriontasunerako egun bat. Ez da erabaki erraza izan", azpimarratu du Puigdemontek Baiget kontseilari ohia kargutik kentzeko eta Santi Vila Enpresa kontseilari izendatzeko dekretuak sinatu ostean.

Generalitateko jauregian egindako ekitaldian izan dira Puigdemontez gain, Baiget bera eta Gobernuko gainerako kideak. Carles Puigdemont presidenteak Jordi Baigetek egindako lana azpimarratu du, bai egungo Gobernuan eta baita aurrez Kataluniako administrazioan ere. Ildo horretan, bere "leialtasuna", "zintzotasuna" eta "zorroztasuna" nabarmendu ditu. Halaber, hitzaldia amaitu aurretik eskerrak eman dizkio. Amaitzeko, bertaratutako guztiek txalo artean agurtu dute kontseilari ohia eta presidenteak bostekoa eman dio.

Kultura Kontseilari berria

Era beran, Lluis Puig Gordi izendatu dute Kultura Kontseilari berria. Santi Vilaren lekua hartuko du Puig Gordi. Orain arte Generalitateko Herri Kulturaren zuzendari izan denak bihar hartuko du kargua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès