Politika -

Presoak

Bertan behera utzi dute Maizkurrena presoaren zigorra, gaitz larriagatik

Atzo arratsaldean atera zen Dueñas presondegitik (Palentzia) Auzitegi Nazionalaren auto bati jarraikiz.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Maizkurrena preso hernaniarra aske utzi zuten atzo Auzitegi Nazionalaren aginduz; izan ere, bertan behera utzi dute bete behar zuen espetxe-zigorra gaixotasun larri sendaezin bat duelako.

Maizkurrena 2010ean atxilotu zuten Hernaniko bere baserrian ETAko kideak ezkutatzea leporatuta. Fidantza ordaindu ostean aske utzi zuten, baina 2013an berriro atxilotu zuten, ETArekin kolaboratzeagatik ezarri zioten zazpi urteko kartzela-zigorra bete zezan.

Hala ere, Maizkurrenak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenaren aurrean, eta fidantzapean kartzelatik atera zen. Alabaina, Gorenak zazpi urteko zigorra berretsi zuen, eta espetxeratu egin zuten azkenik.

"12 preso gaitz larriekin"

Etxeratek albiste ontzat hartu du erabakia, baina ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur egun "hamabi dira gaitz larria pairatzen duten euskal presoak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak bideoak Gaurko azken ordukoa