Politika -

Katalunia

Kongresuan erreferenduma eztabaidatzeko prest agertu da Puigdemont

Kataluniako presidentak gutun bat igorri dio Ana Pastor Ganberako buruari, bertan agerraldia eta eztabaida egiteko prest dagoela jakinarazteko.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak gutun bat igorri dio ostiral honetan Ana Pastor Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteari, Ganberan "lehenbailehen" erreferendumari buruzko eztabaida bat egitea eskaintzeko.

"Garrantzitsua iruditzen zait Kongresuko diputatuek egoera honetara ekarri gaituzten arrazoiak entzutea", adierazi du gutunean.

Agintariak gogorarazi du erreferenduma urriaren 1erako deitu duela, Estatua aurka dagoen arren.

"Ziur nago eztabaida beharrezkoa dela eta herritarrek halakoak espero dituztela erakundeen partez", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès