Politika -

Bartzelonan

Urkullu Puigdemontekin bilduko da astelehenean

Lehendakaria Bartzelonara joango da Kataluniako prozesuari "errespetua" agertzeko, baina "euskal bidea" aldarrikatu du.

Lehendakari karguaren zinan egon zen Puigdemont, azaroan. EFE
Puigdemont eta Urkullu. EFE
Urkullu eta Puigdemont astelehenean bilduko dira Generalitatean

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Carles Puigdemont Kataluniako presidentearekin bilera egingo du astelehenean, ekainaren 19an, Kataluniako prozesuaz hitz egiteko eta Estatuak "bere izaera nazio anitza" aitortzeko beharra aldarrikatzeko.

Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan egin du iragarpena Urkulluk, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak gai honen inguruan egin dion galderari erantzunez.

Urkulluk nabarmendu duenez, Generalitateko jauregian Puigdemontekin egingo duen bileran Kataluniako erakundeek abiatutako prozesuari "errespetua" azalduko dio, baina autogobernua eguneratzeko EAEn zabalik dagoen "euskal bidea"ren aldeko apustua egingo du.

Berak proposatutako ereduak "aldebikotasuna eta bi aldeen onarpena" du oinarri, eta eredu hori Kataluniarentzat "onuragarria" izango litzatekeela erantsi du lehendakariak.

Nolanahi ere, "errespetua eta zuhurtzia" agertu du Kataluniako Gobernuak urriaren 1erako deitu duen erreferendumaren aurrean.

Urkulluren hitzetan, "Euskadin badugu alderdi politiko guztien artean eztabaidatzeko eta estatus berri bat adosteko aukera" (autogobernu lantaldeari erreferentzia eginda).

"Gure helburua estatusa berritzeko akordio bat adostea da, benetako aldebikotasunarekin, eta gure eskubide historikoak oinarri hartuta, eguneratzen badira asko eskain dezaketelako", adierazi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Iñigo Urkullu Lehendakaria Kataluniaren independentzia Albisteak Pere Aragonès argazkiak