Politika -

Auzitegi Nazionalean

Botilaren eta kafe katiluaren DNA Agirresaroberena dela ziurtatu dute

Pagazaurtundua hil zuenak krimena gertatu zen lekuan utzitako katiluan atzemandako DNA arrastoek ahalbidetu zuten Agirresarobe ETAko ustezko kide eta Pagazaurtunduaren ustezko hiltzailea atxilotzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutz Agirresarobek Auzitegi Nazionalean edan zuen ur botilaren DNA, Joseba Pagazaurtundua Andoaingo Udaltzaingoaren burua zenaren hilketan aurkitutako kafe katiluarekin bat dator, Radio Euskadik baieztatu ahal izan duenez. ETAko ustezko kide eta Pagazaurtunduaren ustezko hiltzailea izatea leporatzen diote Agirresaroberi.

Atxilotua izan ostean, eta Auzitegi Nazionalean Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratzen egon zen bitartean, ur botila bat eskaini zioten Agirresaroberi.

Botila horretan Agirresarobek utzitako DNA aztertu dute eta Pagazaurtunduaren hiltzaileak krimena gertatutako tabernan utzitako kafe katiluarenarekin bat datorrela ziurtatu dute.

Agirresarobe kartzelan dago jada, eta DNA frogen arabera, Agirresarobek hil zuen Pagazaurtundua, iturri berdinen arabera.

Gurutz Agirresarobe eta Aitziber Ezkerra ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten joan den abuztuan Hernanin (Gipuzkoa), eta Joseba Pagazaurtundua Andoaingo Udaltzaingoaren burua zenaren hilketan parte hartzea leporatzen diete.

Hernaniko bi etxebizitzatan izan ziren atxiloketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea