Politika -

Helegitea

PPk dio Eusko Jaurlaritzak bazekiela legea errekurrituko zutela

Anton Damborenean agintari popularrak azaldu duenez, Urkulluren Exekutiboak 'orain dela sei hilabete' zekien Rajoyren Gobernuak legea errkurrituko zuela.

Anton Damborenea. EiTB
Anton Damborenea. EiTB
PPk ez ditu indarkerien biktima guztiak oroitu nahi, EAJ eta PSEren ustez

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentearen eta parlamentariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "orain dela sei hilabete" zekien Rajoyren Exekutiboak Poliziaren 1978 eta 1999 urteen arteko Biktimen Euskal Legea errekurrituko zuela. Mariano Rajoyren Gobernuak legea errekurritzeko hartutako erabakiaren inguruan hitz egin du Damboreneak Radio Euskadin.

Eusko Legebiltzarrak 2016ko uztailaren 28an onartutako legeak "arrazoi beragatik errekurritutako beste dekretu batean aurrekariak" dituela gogoratu du Damboreneak. Orduan, epaitegiek Espainiako Gobernuaren aldeko erabakia hartu zuten.

Halaber, aipatu duenaren arabera, lege proiektuaren zirriborroa aurkeztu zutenean, "legez kanpo zeuden hainbat artikulu zehaztu zituen Estatuko Abokatutzak bi txostenetan". Dokumentuetan arrazoitu zuenez, artikulu horiek "epaileen lana ordezkatuko lukete".

Ondoren, "helegiteak aurrera" egingo duela ziur dagoela azpimarratu du Damboreneak. "EAJk urtarriletik daki helegitea aurkeztuko zela", gaineratu du.

EAJren iritziz, errekurtsoa "albiste txarra eta tamalgarria" da politikoki

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Radio Euskadin azaldu du legea errekurritzeko erabakia "albiste txarra eta tamalgarria" dela politikoki, "larria" izateaz gain.

EH Bilduk uste du "EAJrekin salerosketan aritzeko kromoak" biltzen ari dela PP

Bestalde, Iker Casanova EH Bilduko parlamentariak uste du "EAJrekin beste negoziaketaren batean salerosketan aritzeko kromoak" biltzen ari dela PP. Casanovaren aburuz, "elkar trukatzeko osagai gehiago pilatzen ari da Rajoyren Exekutiboa, etorkizuneko hauteskundeetan EAJrekin akordioa bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak