Politika -

Pujol auzia

Poliziak Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren etxea miatu du

Ondoren, Jordi Pujol Ferrusolaren etxebizitza miatuko dute. Hain zuzen ere, atzo, bermerik gabe espetxera bidali zuen epaileak Pujolen seme zaharrena.

Jordi Pujol eta Marta Ferrusola senar-emazteak. Artxiboko argazkia: EFE
Jordi Pujolen etxebizitza miatzen ari da Polizia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziaren Delitu Ekonomiko eta Fiskaletarako Taldeko agenteak Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren Bartzelonako etxebizitza eta bulegoa miatu dituzte, bera eta Jordi Pujol Ferrusola semea aurrean zirela.

Polizia iturriek adierazi dutenez, atzo epailearen aginduz espetxeratu zuten Jordi Pujol Ferrusola semearen etxea ere miatuko dute. Pujol familiaren ondarea ikertzen hasi zenetik 30 milioi euro ezkutatu dituela uste du epaileak.

Iturri horien arabera, Jordi Pujolek Bartzelonako Calabria kalean duen bulegoa ere miatu du Poliziak, CiUko buruzagi ohia bertan zela. Auzitegi Nazionalak agindu ditu miaketak.

Era berean, Jordi Pujol Ferrusolak Bartzelonan duen etxebizitza eta Pujol familiak Queralbs udalerrian (Girona) duen etxebizitza ere miatzeko asmoa du Poliziak.

Familiaren ondarearen mugimenduei buruzko dokumentazioaren bila ari da Polizia, besteak beste, Marta Ferrusolak bere semearekin partekatzen zuen sozietate bati buruzkoak ?antza, dirua atzerrira eramateko erabili zutena?.

Atzo, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Pujol familiako kide bat ?Jordi Pujol Ferrusola?, lehen aldiz, baldintzarik gabe espetxera bidaltzea agindu zuen. Epaileak familiaren ezkutuko diruaren antolatzaile eta banatzailea dela uste du.

De la Mata epaileak emandako autoaren arabera, Pujoldarren kontrako ikerketa hasi ondoren ere hainbat operazio egiten jarraitu du Jordi Pujol Ferrusolak ?kontabilitateari, kontratu eta sozietateei, mailegu eta zorrei lotutakoak?, guztia ezkutatzeko eta epaitegien eskumenetik kanpo uzteko helburuz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Jordi Pujol berriak Eguneko albisteak