Politika -

Lezo auzia

Rafael Catalaren mezua Ignacio Gonzalezi: 'Ea kontua laster konpontzen den'

Justiziako iturriek adierazi dutenez, Justizia ministroak Madrilgo Erkidegoko presidente zenari 2016an bidalitako mezuan Espainiaren egoera politikoari egiten zion aipamena.

Rafael Catalaren mezua Ignacio Gonzalezi: 'Ea kontua laster konpontzen den'

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak "aferak" konpontzeko irrika adierazi zion Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohiari 2016an bidalitako SMS batean.

"Eskerrik asko, Nacho. Besarkada estu bat. Ea aferak laster konpontzen diren", zioen gaur La Sexta telebista kateak eta El Español egunkariak argitaratutako mezuak. Justizia Ministerioak SMSaren edukia baieztatu du.

Nolanahi ere, mezu hori eta Gonzalezen egoera judiziala bereizi nahi izan ditu. Lezo auziaren baitan, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Ignacio Gonzalez baldintzarik gabe espetxera bidali du aste honetan.

Justiziako iturriek iradoki dutenez, Catala ministroak Espainiaren egoera politikoari egiten zion aipamena. Gobernua osatzeko hilabeteetako ezintasunaren ondoren, Espainiak hauteskundeak egin berriak ziren.

Ministeriotik azpimarratu dutenez, garai hartan ez zegon Lezo auzirik. Justizia Ministerioak gaineratu duenez, Catala ez zen Gonzalezen egoera pertsonalaz ari. Garai hartan, Esteponako bere atikoagatik ikerketapean zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Espainia albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa Espainian Gaurko azken orduko albistea