Politika -

Gaixotasun larria du

Frantziak Oier Gomez presoaren zigorra etetea erabaki du

Gasteizko presoak Ewing sarkoma du, eta medikuaren azken diagnostikoaren arabera, sei hilabeteko bizi itxaropena du.

Sare taldearen protesta. EiTB
Sare taldearen protesta. EiTB
Frantziak Oier Gomez presoaren zigorra etetea erabaki du

1:18

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako epaile batek Oier Gomezen, larri gaixo dagoen presoaren, zigorra etetea erabaki du "oso larri" dagoelako, preso gasteiztarraren aldeko Oiertxo SOS plataformak eta Sarek jakinarazi duten arabera

Ewing sarkoma du Gomezek, eta horrek metastasia eragin dio pelbisean eta buruan. Medikuaren azken diagnostikoaren arabera, sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote.

Epailea alde agertu arren, Espainiaren eta Portugalen Gomezen aurkako euroaginduak indarrean daude, eta hurrengo asteazkenean aztertuko dituzte. Horiek biak baliogabetzen badituzte, aske geldituko da presoa. Bagoaz taldeak martxa bat deitu du egun horretarako, Baionan.

Gasteiztarra Pitie-Salpetriere ospitalean dago, eta Parisko Apelazio Auzitegiko epaile baten eta prokuradore baten bisita jaso zuen.

Oiertxo SOS preso gasteiztarra askatzearen aldeko plataformak "balorazio positiboa" egin du zigorra eteteko erabakiaren berri izandakoan, eta pozik agertu da "arrakasta kolektibo" honen aurrean.

Sarek manifestazioa deitu du maiatzaren 6an, larri dauden 13 presoak aske uztea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak Frantzia albisteak Albisteak