Politika -

Adierazpena

Tapia: 'Garoñaren etorkizuna itxieratik hurbil dago'

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak atzo egindako adierazpenei buruz hitz egin du Ekonomia Garapena eta Azpiegitura sailburuak. Enpresak zentralean berriz ez duela jardungo iragarri zuen.

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburua. EiTB
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburua. EiTB
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburua. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Iberdrolako presidenteak "Garoñako zentralaren itxiera gertuago dagoela" esanez egindako adierazpenak babestu ditu gaur Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak.

Ignacio Sanchez Iberdrolako presidenteak atzo egindako iragarpenari buruz hitz egin du Tapiak, gaur goizean Bergaran egindako ekitaldi batean: Sanchezen esanetan, Iberdrolak ez du interesik Garoñaren zentral nuklearrean berriz jarduteko. Tapia sailburuaren iritziz, euskal gizartea eta erakundeak "Iberdrolak emandako urratsaren zain zeuden". Dena den, Endesak eta Nuclenorrek zer erabakitzen duten ere jakiteke dagoela gogoratu du.

Horrez gain, "Industria Ministerioaren iritzia erabakigarria" izango dela adierazi du sailburuak. Zentrala irekita mantentzearen aurkako jarrera erakusteko arrazoi nahikoa izan orain arte, "agertoki berriak are errazago jarri dio aukera hori".

Azkenik, Burgosko zentralaren etorkizunean zeresana duten eragile guztiei "zorrotz eta arduratsu" joka dezaten eskatu die. Ondoren gaineratu duenaren arabera, "jendeak ikusi nahi ez duen arren, energia berriztagarrien aldeko apustu garbia egiten duen euskal enpresa da Iberdrola, 2030 euskal estrategiarekin primeran bat egiten duena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea