Politika -

ETA-ren armagabetzea

Nafarroako Gobernuak armagabetzea 'zorroztasunez' egitea espero du

Uxue Barkosen arabera, armagabetzea "urte hauetan gizarteak erakutsi duen nahia" da, beraz, "erabatekoa, aldebakarrekoa eta behin betikoa izan behar du eta bermeaz egin behar da".

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Armagabetzea 'behin betikoa' izan dadila espero du Uxue Barkosek

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren armagabetzeari dagokionez, prozesua "zorroztasunez" egitea espero du Nafarroako Gobernuak, "urte hauetan gizarteak erakutsi duen nahia ez zapuzteko".

Uxue Barkosek, Nafarroako Gobernuko presidenteak, esan duenez, "guztiok momentuaren garrantziaren altuerara egoten jakitea funtsezkoa" da Gobernu foralarentzat.

Armagabetzea "herritarrek, baita Nafarroako herritarrek ere, luzez eskatu duten agindu eztabaidaezina da", eta, beraz, "erabatekoa, aldebakarrekoa eta behin betikoa izan behar du eta bermeekin egin behar da".

ETAren amaiera "ahal den lasterren errealitate bihurtzeko" lan egiteko konpromisoa adierazi du Nafarroako Gobernuak. Taldearen "betirako armagabetzea lortzeko lan egiteko" eskatu die honi loturiko erakunde guztiei.

Barkos presidenteak "historiak hona ekarri gaituela" azpimarratu ondoren azaldu duen arabera, gizartearentzako eta erakundeentzako, batez ere bi estatuentzako (Espainia eta Frantzia), aukera bat dela esan nahi du armagabetzea "erabatekoa" izateko desio horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Uxue Barkos ETA Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Bakea Euskadin