Politika -

Katalunia

Auzitegi Gorenak Francesc Homs epaituko du gaur A9ko kontsultagatik

Homs bederatzi urtez kargu publikoa betetzeko gaitasunik gabe utziko duen ala ez erabaki beharko dute epaileek.

Francesc Homsek artxiboko argazkia. EiTB
Francesc Homsek artxiboko argazkia. EiTB
Gobernuko kideekin iritsi da Francesc Homs Auzitegi Gorenera

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak gaur ekingo dio Francesc Homs PDeCAT alderdiko diputatu eta Kataluniako kontseilari ohiaren aurkako epaiketari, A9ko kontsultan Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatuta. Bihar Artur Masek deklaratuko du, lekuko gisa.

Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Neus Munté Kataluniako Gobernuko bozeramailea 09:00etan bildu dira Madrilen, Homsek Auzitegi Gorenera oinez egingo duen ibilbidean laguntzeko.

Homs bederatzi urtez kargu publikoa betetzeko gaitasunik gabe utziko duen ala ez erabaki beharko du epaitegiak. 2014ko azaroaren 9ko kontsultan prebarikatzea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatu dio Fiskalatzak.

Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du; izan ere, Homsek argudiatu duenez, Konstituzionalak ez zion ohartarazi delitua egiten ari zenik. "Zehaztasunik gabeko idatzi orokor bat" bidalita utzi zuen bertan behera kontsulta Auzitegi Konstituzionalak, Homsen iritzian.

Gaur goizean, zazpi epailek entzungo dute Homsen galdeketa, fiskalaren lekukoek hitz egingo dute arratsaldean, eta defentsaren lekukoek (Artur Masek, besteak beste) asteartean deklaratuko dute, 16:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken ordukoa