Politika -
Auzitegi Nazionala
Epaileak aske utzi du Oleguer Pujol
Fiskaltzak Pujol espetxeratzea eskatu zuen, dirua zuritzen jarraitzeko arriskua zegoela argudiatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi du Oleguer Pujol, Fiskaltzak hura espetxeratzeko eskatu baldin bazuen ere. Alabaina, pasaportea kendu eta hamabostean behin epaitegira joateko agindua ezarri dio.
Dirua zuritzea egotzita, ia lau orduz galdekatu du epaileak Oleguer Pujol.
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Pujol kartzelatzeko eskatu zuen, ikerketapean egon denean ere dirua ezkutatzen jarraitu duela eta aurrerantzean ere dirua zuritzen segitzeko arriskua zegoela iritzita.
Hala ere, epaileak gehiegizkotzat jo du neurri hori eta aske utzi du.
Fiskaltzak uste du Jordi Pujolek kobratutako legez kanpoko dirua erabili zuela haren semeak bere negozioetan.