Politika -
Jarrera aldaketa
Preso ohiek ukatzen zieten diru laguntza jasotzen dute dagoeneko
LAB sindikatuak Espainiako Enplegu Zerbitzuaren Bizkaiko ordezkaritzaren aurkako salaketa jarri zuen, hainbat euskal preso ohiri diru laguntza ukatzen baitzieten kartzelatik irtendakoan.
Agentziak | Erredakzioa
SEPE Espainiako Enplegu Publikoko Zerbitzuak jarrera aldatu du, eta kartzelatik irtendakoan dagokien langabezia sorospena eman die lehenago, Auzitegi Konstituzionalari entzungor eginda, ukatu zien euskal preso ohiei, LAB sindikatuak ohar batean iragarri duenez.
Sindikatu horrek salaketa jarri zuen gai penaletako Bilboko epaitegietan SEPEren Bizkaiko ordezkaritzaren aurka, prebarikazioa egotzita.
Salaketak Auzitegi Konstituzionalaren 2016ko ekaineko ebazpen bat du oinarri, eta abenduaren 1ean aurkeztu zuten, kartzelatik irtendako lau preso ohiri diru laguntza ukatu eta gero. Sindikatuaren arabera, ia 70 presori baino gehiagori ukatu zioten sorospena.
Oharrean azaldu dutenez, SEPEren aurkako salaketa jarri eta “bost egunera” hasi ziren diru laguntza ematen.