Politika -

Katalunia

Puigdemont: '2017an egingo dugu erreferenduma bai edo bai'

Generalitateko presidenteak esan du “Kataluniaren etorkizuna demokraziaren ‘d’ hitzarekin idazten dela”.

Alderdi independentistak, erreferenduma prestatzeko bilerari begira

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak erreferenduma egiteari buruzko edozein zalantza argitu nahi izan du larunbat honetan, eta “bai edo bai” 2017an izango dela azpimarratu du.

Puigdemontek hitz horiek esan ditu, Merce Conesa Bartzelonako Diputazioko presidenteak eta PDeCATeko Batzorde Nazionaleko presidenteak ostiral honetan egin zituen adierazpenen ostean. Conesak azaldu zuenez, erreferenduma “beharbada ezingo da egin” eta “errealistak” izan behar gara.

Kataluniako presidenteak PDeCATen irudi korporatibo berriaren aurkezpenean parte hartu du, Bartzelonan, bostehun bat buruzagi, militante eta jarraitzailerekin. Guztiek Puigdemont txalotu dute honako hitzok esan dituenean: “2017an egingo dugu erreferenduma bai edo bai”.

Puigdemonten hitzetan, “Kataluniaren etorkizuna demokraziaren ‘d’rekin idazten da”. Halaber, “erregimenaren lagunak ez diren” alderdiek eta pertsonek hauteskundeetara ezin aurkezteko, ez bozkatzeko eta epailearen aurrean deklaratzeko arriskua dutela gaineratu du.

Zentzu horretan, erreferendumaren ostean hauteskundeak izango direla gogoratu du, eta Kataluniak “bere burua gobernatu behar” duela azpimarratu du, ondorioz, besteak beste, PDeCATen laguntza behar izango da, “DNAn demokrazia duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur Carles Puigdemont