Politika -
Presoak
Kartzela politikan 'jauzi kualitatiboa' eskatu dute preso ohiek
Abenduaren 16an manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetatik, eta hurrengo egunean Basauriko espetxearen aurrean elkarretaratuko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat Bizkaiko preso ohik, Kalera, kalera ekimenaren barruan kokatuta, agerraldia egin dute gaur Bilbon, eta bertan esan dutenez, beharrezkoa ikusten dute "jauzi kualitatiboa ematea, espetxeak preso politikoz husteko eskariaren aurrean".
Gogoratu dutenez, bost urte dira Aieteko bake-konferentzia egin zela eta hiru Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) "prozesu horrekiko bere konpromisoa mahai gainean jarri zuenetik".
Aitzitik, salatu egin dute denbora horretan zehar estatu espainolak eta frantsesak "blokeo, immobilismo eta errepresio" jarrera hartu dutela, eta horrek atzerapausoa" ekarri duela presoen egoeran.
"Ezinbestekoa da gatazkaren ondorioen konponbideari behin betiko heltzea. Garaia da jauzi kualitatibo bat emateko", gaineratu dute.
Horretarako, beharrezkoa deritzote eztabaida hori "Euskal Herriko agenda politiko, sindikal eta sozialaren erdigunean" kokatzea. "Kalera, kalera presoak kartzelatik ateratzearen eta errefuxiatuen itzulera askearen aldeko herri-ekimena da. Guztiak, orain eta salbuespenik gabe", eskatu dute.
Testuinguru horretan, espetxe guztiak husteko eskaria egin dute, eta, gainera, salatu egin dute "gaixotasun larriak dituzten edota isolamendu egoera larrian dauden" presoen "muturreko" egoera, besteak beste, "Ibon Iparagirre, Txus Martin, Gorka Fraile, Joseba Borde, Harriet Iragi eta Arantza Zulueta".
Horrenbestez, egoera horiek guztiak salatzeko, manifestazioa egingo dute abenduaren 16an manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetatik, eta hurrengo egunean Basauriko espetxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute.
Horrez gain, kolektibo horrek Kaleragune ekimena abiatu zuen atzo Usurbilen, eta bertan "presoen aldeko ekimenez beteta egongo den hilabetearen nondik norakoak" plazaratuko dituzte.