Politika -

Donostia

Sortuk esan dio Urkulluri ez duela 'beste iruzurrik' onartuko

Arkaitz Rodriguez alderdiko bozeramaileak egin ditu adierazpenok Fidel Castro omentzeko Donostian egindako ekitaldian.

Sortuk Fidel Castro omendu du Donostian antolatutako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Sortuk Fidel Castro omendu du Donostian antolatutako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Sortuk Fidel Castro omendu du Donostian antolatutako ekitaldian. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak igande honetan Iñigo Urkulluri esan dionez, "Espainian trantsizio berri bati buruz hitz egiten hasi diren honetan, ezker abertzaleak ez du euskal herritarren aurkako "beste iruzurrik" egitea onartuko.

Urkulluk zenbait egunkaritan "Euskadiren gaitasunak partekatutako subiranotasun batean garatzeko autogobernu gehiago izateko" egindako eskariaren harira erantzun dio Rodriguezek. Lehendakariaren esanetan, "indepedentziaren kontzeptua XIX. mendekoa da", eta "globalizatutako mundu batean, independentzia ezinezkoa da".

Sortuk Fidel Castro omentzeko Donostian egindako ekitaldian, Arkaitz Rodriguezek "Estatu espainiarrari eta Euskal Negozioaren alderdiari" (EAJri erreferentzia eginez) hitz egin die, lider kubatarraren sendotasun berberarekin, ezker abertzaleak ez duela "40 urteren ondoren, euskal herritarren aurkako beste iruzurrik" onartuko azpimarratzeko.

"Beraz, beste borroka baterako prestatu behar dugu", adierazi du Rodriguezek. Halaber, ezker abertzaleari dei egin dio "antolatu, indartu eta kaleak helburu bakarrarekin har ditzan: Espainiako Estatuak Euskal Herria nazio gisa onartzea, zentzu guztietan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sorturen albisteak Gaurko azken orduko albistea